OZK taldeak antolatuta, Tod Browning zuzendariaren pelikula klasiko bat eskainiko da: Freaks (La parada de los monstruos). Pelikula baino lehenago, laburmetraia bat proiektatuko da.
“Freaks” 1932an zuzendu zuen Tod Browning-ek. Zirku bateko kideen arteko harremanak kontatzen ditu, tonu gazi-gozoan. Pelikula oso entzutesua izan zen bere garaian eta denboraren joanak on egin dio, gaur egun ere oso gustura ikus daiteke-eta.
Informazio gehiago, ingelesez:
http://www.imdb.com/title/tt0022913/
Eta gaztelaniaz:
http://www.filmaffinity.com/es/film970488.html
Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.
Ostiraleko hau izango da denboraldiko azken bideo emanaldia. Hurrengoa urrian izango da.