Ostiral gauean, irailak 15, bideo foruma hasiko da ostera

Udako etena eta gero, OZK taldea berriro hasiko da bideo foruma antolatzen kultur etxean hamabostero. Oraingoan Tim Burton zuzendariaren lan bat eskainiko du: Big Fish.

“Big Fish” 2003an zuzendu zuen Tim Burtonek eta, zuzendari horren lan guztiak bezala, oso estetika landu eta berezia du. Tim Burtonek abildade aparta du mundu fantastiko bereziak sortzeko eta horren adibide garbiena da pelikula hau. Oso pelikula berezi eta ederra da.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0319061/

Eta gaztelaniaz:

http://es.wikipedia.org/wiki/Big_Fish

http://www.filmaffinity.com/es/film974553.html

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.

Ostiraleko hau izango da denboraldiko lehen bideo emanaldia. Hurrengoa hamabost egun barru izango da.