Ostiral gauean, maiatzak 4, bideo foruma izango da

OZK taldeak Richard Linklater zuzendariaren filma ezaguna proiektatuko du: Antes del atardecer

Richard Linklaterrek 1994an zuzendu zuen Antes del amanecer izeneko pelikula (iaz bideo forumean eman zena) eta hamar urte geroago egin zuen honako hau, haren jarraipena dena. Pelikulako bi protagonistek topo egiten dute berriro, oraingo honetan Parisen, eta arratsalde osoa ematen dute elkarrekin hizketan. Oso planteamendu sinpleko filma den arren, erakargarria egiten da, elkarrizketak oso onak direlako eta fotografia ere oso landua delako.

Pelikulari buruzko informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0381681/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/54berlinale/beforesunset.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.