Haurrentzako bideo emanaldia larunbat arratsaldean: Shin Chan altxorraren uhartean

Larunbatean, maiatzak 5, bideo emanaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak.

Pelikula doan eskainiko da kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan hasita.

Shin Chan oso pertsonaia ezaguna da haurrentzat, bere abenturak sarritan eman baitituzte telebistan. Telebistako saioaz gain, film ugari egin dituzte pertsonaia hau protagonista dutenak.

Bideo emanaldia euskaraz izango da.

Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin.