Udalbatzarra bilduko da asteartean, martxoak 28

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du martxoaren 28an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  1. Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2006ko otsailaren 28ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
  2. Esleitzea, egoki bada, enkante publikoan Ibai-ondo Ibilbideko 14, 15, 16, eta 17 zenbakidun garajeen salmenta.
  3. Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, Orioko Arau Subsidiarioen 8 Sektorean ?Munto? ?Futbol/Softbol Zelaia? egitasmoa finantzatzeko eta Alkatetzari ahalmen zabala ematea hitzarmen hori sinatzeko.
  4. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta ?INMOBILIARIA DE ORIO TXOKO TXIKI, S.L.? eta ?DESARROLLO Y EDIFICACIONES MENDIBIL, S.L.? Merkataritza Entitateen arteko hirigintza kudeaketaren Hitzarmena, Orioko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen 8 Sektorean ?Munto? 38 aparkaleku plaza erosteko eta Alkatetzari ahalmen zabala ematea hitzarmen hori sinatzeko.
  5. Atxikitzea, egoki bada, EUDEL eta NATURGAS ENERGIA COMERCIALIZADORA, S.A.U.-k sinatutako hitzarmenera, Udalek tokiko jabari publikoaren erabilera pribatua edota aprobetxamendu berezia kudeatzeko.
  6. Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen berrikuste txostenaren egokitzeari dagokion hirigintza dokumentazioa, Kosten Zuzendaritza Orokorrak 2006ko otsailaren 14ko datarekin luzatuta igorritako txostena erantzunez.
  7. Eskariak eta galderak.