Ostiral gauean, otsailak 10, bideo foruma izango da kultur etxean

OZK taldeak antolatuta, Zhang Yimou zuzendari txinarraren pelikula bat eskainiko da ostiralean: El camino a casa.

Zhang Yimou oso zuzendari ezaguna da, ez bakarrik Txinan baizik eta mundu osoan. Oso film ederrak egin ditu; besteak beste: Sorgo rojo, La linterna roja, Happy times, Hero?

El camino a casa pelikulak Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlingo zinemaldian, 2000. urtean eta oso kritika onak jaso zituen. Maitasun istorio bat da kontatzen duena eta, Yimouren pelikuletan ohi denez, irudiak ikusgarriak eta ederrak dira.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0235060/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/1/caminoac.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.