OZK taldeak Werner Herzog zuzendari alemanaren azken filmetako bat proiektatuko du: Grizzly man
Filma 2005ean zuzendu zuen Werner Herzog-ek eta, genero hori gutxitan landu badu ere, dokumental bat da, benetako istorio batean oinarritua. Filmak Timothy Treadwell izeneko naturzale baten bizimodua kontatzen du. Treadwell hamahiru urtez bizi izan zen hartzen artean, haien jokabideak-eta aztertzen, eta, azkenean, hartz batek hil zuen 2003an. Treadwellek grabatutako irudiak baliatu ditu Herzogek, berak hartutakoekin batera, naturaren indarrari buruzko alegoria eder hau sortzeko.
Informazio gehiago, ingelesez:
http://www.imdb.com/title/tt0427312/
Eta gaztelaniaz:
http://www.labutaca.net/films/37/grizzlyman.htm
Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.