Gabonetako programazioa

Udaleko Kultura batzordeak ekintza ugari antolatu ditu Gabonetako oporraldirako; bereziki, haurrentzat.

Hau da aurtengo Gabonetako programazioa:

Abenduak 23, larunbata

Salatxo abesbatzaren kontzertua

Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du elizan, 19:00etako meza eta gero.

Abenduak 24, igandea

Haurren kalez kaleko saioa

Ikastolako, eskolako eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, 11:00etan ikastola ondoko plazan hasita (DBHko gazteak 10:30ean aterako dira).

Olentzero herriko plazan

Txurrumuski taldeak antolatuta, haurrentzako eskulanak izango dira plazan, 16:00etatik 18:00etara. Olentzero ere bertan izango da, haurren gutunak-eta jasotzen.

Abenduaren 26tik 29ra

Txan magoaren magia ikastaroa

Magia ikastaroa kultur etxean LH5 eta LH6ko gazteentzat. 10:30etik 12:30era.

Abenduak 26, asteartea

Julieta, fokatxo xelebrea

OZK taldeak antolatuta, haurrentzako filma euskaraz, kultur etxean, 17:00etan hasita.

Emetik bertso kabareta

Bertso kabareta Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Oihane Perea bertsolariekin. Kultur etxean, 19:30ean hasita.

Abenduak 27, asteazkena

Gabonetako 12. parkea haurrentzat

Goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Abenduak 28, osteguna

Gabonetako 12. parkea haurrentzat

Goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Abenduak 29, ostirala

Kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa

Talai Mendik eta Ikastolak antolatuta, kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa izango da ikastolan, 17:00etan. Segidan, gaztain jana.

Herribil ekitaldia

Herriko talde askoren saioak bilduko dituen ekitaldia kiroldegian, Harribil taldearen eskutik, 22:00etan hasita.

Abenduak 30, larunbata

Ai, ama! Balea! txotxongilo emanaldia

Blai txotxongilo taldeak antolatuta, Balearen Egunerako prestatutako txotxongilo emanaldia kultur etxean, 17:30ean.

Abenduak 31, igandea

San Silbestre lasterketa

Herri lasterketa. 12:00etan, ikastola ondotik abiatuta.

Urtarrilak 2, asteartea

Pailazokeriak. Txirri, Mirri eta Txiribiton

OZK taldeak antolatuta, haurrentzako filma euskaraz, kultur etxean, 17:00etan hasita.

Urtarrilak 3, asteazkena

Maroons

OZK taldeak antolatuta, haurrentzako filma euskaraz, kultur etxean, 17:00etan hasita.

Urtarrilak 4, osteguna

Xurdin, kobazuloan galdurik

Antzerki musikala kiroldegian, 18:00etan hasita.

Urtarrilak 5, ostirala

Erregeen kabalgata

Talai Mendik antolatuta, Erregeen Kabalgata egingo da herrian barrena, kiroldegian bukatuta.