Ostiral gauean, urtarrilak 26, bideo foruma izango da

OZK taldeak George Clooney zuzendari eta aktore estatubatuarraren azken filma proiektatuko du: Buenas noches, y buena suerte

Filma 2005ekoa da eta George Clooneyk zuzendu duen bigarrena. Clooney askoz ezagunagoa da aktore gisa egin duen lanagatik, baina zuzendari eta ekoizle lanetan ere aritu izan da. Pelikula benetako istorio batean oinarrituta dago eta gerra hotzaren garaian macarthismoari aurre egin zion kazetari baten borroka kontatzen du.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0433383/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/35/goodnightandgoodluck.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.