Udalak langile bat kontratatu nahi du kanpineko harrerarako

Orioko Udalak kanpineko harrerarako pertsona bat hartuko du lanerako aurtengo denboraldi ofizialerako, eta deialdia egiten du lanpostu hori betetzeko. Deialdian parte hartzeko oriotarra izan behar da, eta langabetua. Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako.

LANPOSTUA

LANPOSTUA

Harrerarako pertsona bat kanpinerako (lanpostu bat).
Kontratuaren iraupena honako hau izango da: 2007ko apirilaren 2tik urriaren 31ra.

BALDINTZAK ETA BALORAZIOA

  • Gutxieneko adina: 18 urte.
  • Orion erroldatua egotea 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Gutxieneko titulazioa: Oinarrizko Batxilerra, LH1 Administrari alorrean edo parekoa den titulazio maila izatea.
  • Euskararen ezagutza: EGA titulua eskatzen da. EGA titulurik ez duenak azterketa egin beharko du maila hori duela frogatzeko.
  • Ingelesezko ezagutza: FIRST CERTIFICATE maila eskatuko da eta 3 punturekin baloratuko da. Titulurik ez duenak azterketa egin beharko du maila hori duela frogatzeko. Hizkuntza Eskola Ofizialeko CAE 4 punturekin baloratuko da, eta PROFICIENCY titulua duenak 5 punturekin baloratuko da.
  • Atzerriko beste hizkuntzen ezagutza frogatzen duenak hizkuntza bakoitzeko puntu bat (1) jasoko du.
  • Jarduera Turistikoetarako Tekniko titulua duenak 5 puntu jasoko ditu.
  • Elkarrizketa: Proba honen bidez izangaiek lanpostua betetzeko duten egokitasuna neurtuko da (5 puntu gehienez).

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia beteta (instantzia hemen ere eskura daiteke, PDF formatuan). Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra bitarte, biak barne.