Ostiral honetan “Hiru lumak” antzerkia kultur etxean

Ostiral honetan, maiatzaren 27an arratsaldeko 17:30etan Hiru Lumak izenburua duen, Rosa ipuin bat kontaidazu antzerkia eskainiko da Kultur Etxean.

Orioko udalak, Kutxaren babesarekin eta Zaragueta eskolaren laguntzarekin batera antolatu du antzerki hau.

Haurrei gonbita luzatzen diegu ostiral arratsaldean Kultur Etxera hurbil daitezen.