Ostiralean Jai programa abian jarriko du Udalak

Orioko Udaleko Kultura eta Euskara batzordeak Ostiralean Jai programa jarriko du abian uztailean eta abuztuan.

Uztailean eta abuztuan ostiralero izango dira kontzertuak herriko hainbat tabernatan. Antolatzaileen helburua musika eta euskara uztartzea da eta, uztarketa horren bidez, giro goxoa sortzea herriko tabernetan, bertakoentzat eta udako bisitarientzat.

Aurtengo Ostiralean Jai programan parte hartu nahi duten tabernariek ekainaren 15a arteko epea dute izena emateko.
Ondoren, zozketa bidez erabakiko da taberna bakoitzean noiz izango diren kontzertuak.