Otsaileko eta martxoko kultur jardueren berri zabaldu du Udalak

Udalak gaurko egunez eman du otsaileko eta martxoko kultur agendaren berri. Jarduerak biltzen dituen kartela prestatu du eta gaur-biharretan banatuko du kalean, ohiko tokietan.

Honako hauek dira kultur agendaren barruko ekitaldiak:

OTSAILAK 26, OSTIRALA

22:30 4NEK musika taldearen kontzertua kultur etxean. Sarrera doan.

OTSAILAK 27, LARUNBATA

17:00 Oria Ibaiko 22. Jaitsiera. 5. Babyauto bandera, gizonezkoena; eta 2. Babyauto bandera, emakumezkoena.

MARTXOAK 4, OSTIRALA

22:30 ‘Datorren urtean hobeto’ antzerkia kultur etxean. Iraitz Lizarraga, Ainhoa Garai eta Itziar Urretabizkaiarekin. Sarrera aldez aurretik erosi behar da bertan, 5 eurotan.

MARTXOAK 18, OSTIRALA

22:30 ‘Iñigo eta biyok, Gozategiz’ musika kontzertu akustikoaren estreinaldia kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da bertan, 5 eurotan.

OHARRAK

  • Asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean
  • Ostiralero pintxo potea izango da 19:00etatik aurrera