Orion ere janaria bilduko da, Moriako errefuxiatuentzat

Zaporeak ekimenak antolatuta, janaria bilduko da ostiralean eta larunbatean, Lesbos uharteko errefuxiatu-eremuan daudenei laguntzeko. Greziako Lesbos uharteko kanpalekuak su hartu eta gero, Moriako errefuxiatuek nazioarteko laguntza behar dute eta horretan ari da Zaporeak ekimena, [...] Irakurri

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, irailak 24

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, 19:30ean hasita, eta gai hauek aztertuko dira: 1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko uztailaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa. 2.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta [...] Irakurri

Asteartean bukatu zen aurtengo hondartza-denboraldia

Joan den irailaren 15ean bukatu zen 2020ko hondartza-denboraldia, eta, beraz, etenda dago dagoeneko hango sorosle-zerbitzua. Hondartzako sarrerak kontrolatzeko semaforo-sistema ere bertan behera geratu da eta dagoeneko kenduta daude sartu-irteerak bideratzeko jarrita zeuden hesiak eta [...] Irakurri

Futbol-zelaiko belar artifizialaren banaketa

Udalak egindako eskaintzari erantzunez, jende ugarik egin du eskaera futbol-zelaiko belar artifizialaren zati bat eskuratzeko. Eskaera aurreikusitakoa baino askoz handiagoa da eta, hori dela eta, Udalak ezin izango du egin banaketa hasieran esanda bezala. [...] Irakurri

Udaletxeko balkoian dago ikusgai Kontxako bandera

Orioko nesken traineruak joan den igandean irabazitako Kontxako bandera egun osoz izango da gaur udaletxeko balkoian, herritarrek ikusi ahal izateko. Tradizioak agintzen du, arraunlariei egindako errezibimenduaren ondoren, bandera udaletxean jartzea, herriko arraunzaleek bertatik bertara [...] Irakurri