Larunbat honetan azkenean udalak ez du bigarren eskuko gauzen azokarik antolatuko. Oriotarrek izenik eman ez dutenez hilabete honetan ez da bigarren eskuko gauzen azokarik izango. Barkatu sorturiko eragozpenak kanpotik etortzen diren postuei.
Irakurri
Abuztuaren 18an 10:00etatik 15:00etara bigarren eskuko gauzen azoka izango da herriko plazan. Postua jarri nahiko luketen oriotarrek ostegun eguerdi arte izena emateko aukera izango dute udaletxera deituaz 943 830346 edo kultura@oriokoudala.com helbidera idatziaz.
Irakurri
Abuztuko ostegunero bezala aste honetan haurrentzako emanaldia izango dugu herriko plazan arratsaldeko 19:30etan. "Bertsol haritza" emankizuna eskainiko digu Ibai Esoain oriotarrak abuztuak 16an arratsaldeko 19:30etan plazan.
Irakurri
Abuztuaren 11tik 16ra Donostiako Aste Nagusiko Suak barkuan ikusteko irteerak antolatu ditu Turismo Bulegoak. Irteera gaueko 21:45ean Kirol Portutik izango da. Izen ematea Turismo Bulegoan egin behar da (943 835565). Prezioa helduentzat 20 euro [...]
Irakurri
Traste zaharren bilketa egun aldaketa Datorren astean abuztuak 15a, asteazkena, Jai eguna denez traste zaharren bilketa eguna abuztuak 14a, asteartea, aldatzen da. Beraz arreta handiz ibili beharko dugu eta trasteak astelehen gauean atera. Milesker [...]
Irakurri