Umeentzako ikuskizuna izango da igandean.

Azaroaren 28an, igandearekin, MIRU, AINTZIRAKO SORGINA izango da Orion. Orioko Herri Ikastolak antolatuta, eta Udalaren laguntzarekin, haurrei zuzendutako ikuskizuna izango dugu igande honetan bertan. EGUNA: azaroak 28, igandea. ORDUA: 17:00. TOKIA: ikastolako aretoan. NORENTZAT: [...] Irakurri

San Nikolas jaietako programa argitaratu du Udalak

Udaleko Festa batzordeak Orioko Plaza aldizkariaren bitartez kaleratu du aurtengo San Nikolas jaietako programa. Aldizkaria datorren astean banatuko da etxe guztietara; baina haren PDFa eskuragarri dago webgune honetan: Orioko Plaza 27. San Nikolas jaietako [...] Irakurri

Porrotx etorriko da ostegunean Oriora!

Orioko Independentisten Foroak antolatutako "Orio 3ten" izeneko jardunaldien barruan, Porrotx pailazoa izango da Orion azaroaren 25ean, ostegunarekin. Porrotxen saioa Herriko Plazan izatekoa zen; baina, eguraldi oso txarra iragarrita dagoenez, antolatzaileek erabaki dute pilotalekuan egitea. [...] Irakurri

Guraso Topaketak izango dira azaroaren 22an eta 29an

Topaketen gaia hau izango da: ?Krisia nerabezaroan: krisia familian?. Bi saioak kultur etxean izango dira, 19:00etan hasita, eta Ana Elosegi psikologo klinikoak bideratuko ditu. Azken urteetan egiten ari den moduan, Orio Udaleko Prebentziorako Kontseiluak, [...] Irakurri

Orio3ten jardunaldiak izango dira azaroaren 15etik 25era

Orioko Independentisten Foroak antolatuta, O3TEN.HSN. Orio iruten izeneko jardunaldiak izango dira bost egunez Orioko kultur etxean. Hezkuntzaren gainean ikuspegi berriak azaltzea da jardunaldien helburua. Jardunaldien programa bost egunetan banatuko da. Saio guztiak kultur etxean [...] Irakurri

Bidaietako argazkien emanaldiak izango dira, igandean hasita

Gaztetxeak antolatuta, argazki emanaldiak izango dira azaroaren 14, 21 eta 26an. Herritarrek egindako bidaietan ateratako argazkiak proiektatuko dira eta, argazkiak ikusteaz gain, bidaiarien kontakizunaz gozatzeko aukera ere izango da. Emanaldiak gaztetxean izango dira. Hiru [...] Irakurri

San Nikolasetako bilera azaroaren 16an, asteartearekin.

Asteazkenetik asteartera aldatu da bilera eguna. San Nikolasetako Festa Batzordea urrian hasi zen biltzen. Orain arte, beti asteazkenetan bildu izan dira bertan parte hartzen ari diren eragileak, baina hurrengo deia asteartera aurreratu behar izan [...] Irakurri