Usoa Zulaikak irabazi du Balearen Eguneko kartel-lehiaketa

Maiatzaren 14ko Balearen Eguneko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak aurten aurrenekoz. Bi talde bereizi ditu, 18 urtez azpiko gaztetxoena eta adin horretatik gorako helduen taldea, eta apirilaren 8an bukatu zen lanak aurkezteko epea. [...] Irakurri

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, apirilak 28

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 18:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira: 1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 6/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean. 2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren [...] Irakurri

Zabalik da kirol-taldeentzako 2022ko dirulaguntza-deialdia

Herriko kirol-elkarteei zuzenduta, urteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Apirilaren 20an kaleratu zuen deialdia, eta 2022ko maiatzaren 11 arte izango da eskaerak aurkezteko epea. Dirulaguntza hauen azken helburua Orioko herrian ariketa fisikoarekin eta [...] Irakurri

Bihar egingo dute Balearen Eguneko programa ixteko bilera irekia

Datorren maiatzaren 14an, larunbatarekin, Balearen Eguna ospatuko da herrian. Aurtengoa berezia izango da eta, egitaraua prestatzeko, bi bilera ireki deitu ditu orain arte Udaleko Kultura sailak. Bihar, apirilaren 26an, hirugarren saioa egingo dute 19:30ean [...] Irakurri

Orioko Udalak eta Zaharren Babeslekuak hitzarmena sinatu dute

Zaharren Babeslekuaren urteko jarduna bermatzeko hitzarmena sinatu dute goizean elkartearen presidente Txomin Iribarrek eta Orioko alkate Anuska Esnalek. Udalak, hitzarmena sinatzerakoan, azpimarratu du Zaharren Babeslekuak egiten duen lana erretirodunen eta pentsionisten arteko harremanak sustatzeko [...] Irakurri

Aste Santuan hiru bisita gidatu antolatu ditu turismo-bulegoak

Orioko itsas ondarean sakontzeko bisita gidatuek jarraipena izango dute Aste Santuan, apirilaren 14an, 16an eta 17an saio bana programatu baitu turismo-bulegoak. 11:00etan Pilliku plazatik aterako dira, turismo-bulegoaren paretik, eta Kale Nagusian barrena, herriko historiaren [...] Irakurri

Aste honetan ez da azokarik izango

Datorren osteguna, apirilak 14, jaieguna da, eta ez da ostegunetako ohiko azokarik izango. Honenbestez, hurrengo azoka-eguna hilaren 21ean izango da. Udala harremanetan jarri da kale-saltzaileekin, azoka beste egun batean antolatu ahal izateko, baina haien [...] Irakurri