Ekainaren 1ean jarriko da indarrean Aparkalekuen Ordenantza berria

Herriko trafikoa antolatzen eta hobetzen laguntzeko asmoarekin, Aparkalekuen Ordenantza berria landu du Udalak azken hiletan, herriko eragileekin elkarlanean. Martxoko udalbatzarrean onartu zuten behin-betiko dokumentua, eta ekainaren 1ean jarriko da indarrean. Orio eta Aiako herritarrek [...] Irakurri

«Oriotarrak Pizkunde garaian» hitzaldiaren bideoa ikusgai dago

Errioa, gure nortasuna hitzaldi-sortaren bigarren saioa martxoaren 30ean egin zuten Arraunetxen. Iosu Etxezarraga Historian doktoreak XVI. mendeko gizarte-egitura izan zuen aztergai, Oriotarrak Pizkunde garaian: XVI. mendeko euskal kostaldeko gizartearen ikuspegi bat izenburupean. Garaiko testuingurua [...] Irakurri

Herriko sarrera itxita egongo da bihar goizean

Egoera txarrean dagoen Endaia kaleko arketa bihar goizean, apirilak 8, konponduko dute. Horregatik, kalea itxita egongo da 8:30etik 15:00etara eta, herrira sartzeko, Hondartza-Txanka bidea erabili beharko da. Barkatu eragozpenak. Lehen bost egunetan txapa bat [...] Irakurri

10 kilometro egingo ditu Korrikak Orion, ostiral goizaldean

Korrikak 10 kilometro egingo ditu Orion, Xuai gainetik Aginagako Mapileraino. Ostiral honetan, apirilak 8, iritsiko da Korrika Xuai gainera, goizeko 05:00ak inguruan, eta han hartuko diete oriotarrek lekukoa zarauztarrei. Herriko talde eta elkarte hauek [...] Irakurri

Egin errenta-aitorpena euskaraz!

Urtero bezala, Orioko Udalak eta UEMAk kanpaina abiatu dute elkarlanean, herritarrak errenta-aitorpena euskaraz egitera animatzeko. Apirilaren 4tik 30era bitartean da aurtengo errenta-kanpaina Gipuzkoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egiten du helburu horrekin eta «Ogasunarekin [...] Irakurri

Arraun-surf ikastaroa antolatu du Ahalduntze Eskolak

Ahalduntze Eskolak arraun-surf ikastaroa antolatu du, udaberriko programazioaren barruan, emakumeon ahalduntzea, saretzea eta ikusgarritasuna indartzeko. Asteazkenetan elkartuko dira Arraunetxen, eta Cyara Palenzuela surflaria izango dute irakasle. Matrikula 25 eurokoa da. Gorputzaren ahalduntzeari eta arraun-surfaren [...] Irakurri

Badator 22. Korrika!

Korrikaren 22. edizioa Amurriotik abiatu zen joan zen ostegunean, martxoak 31, eta Donostiako helmugara bidean, apirilaren 8ko goizaldean pasatuko da Oriotik. Horren aurretik, ostegunean, Korrika Txikia egingo dute herriko bi eskoletako haur, guraso eta [...] Irakurri

Salgai daude Benito Lertxundiren emanaldirako sarrerak

Datorren maiatzaren 13an, ostiralarekin, Benito Lertxundiren kantaldi berezia izango da Karela kiroldegian, 22:00etan hasita. Sarrerak eskuragai daude online zein kultur etxean. Joan zen ostiralean iragarri zuen Udalak udaberriko programazioa, eta 20tik gora ekitaldien artean, [...] Irakurri