Astearte arratsaldean gertatutako lan istripuaren harira, Orioko Udalak hildako garraiolariaren senitarteko, lagun eta enpresako lankideei elkartasuna adierazi nahi die. Lankideek elkarretaratzea deitu dute ostegunean, uztailak 7, 12:00etan, Ederra enpresaren Aiako lantegi aurrean. Orioko Udalak ere bat egiten du deialdiarekin eta bertan parte hartzera dei egiten die herriarrei.