Udalak patrikako egutegia argitaratzea erabaki du aurten, hainbat urtetako etena eta gero. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena.
Udalak 2.500 ale atera ditu eta herriko buzoietan banatuko ditu datozen egun hauetan. Norbaitek beste aleren bat nahi badu, udaletxean eskatu besterik ez dauka.