Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du irailaren 29an, asteartearekin.
Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarraren honako bilkuretako akten zirriborroak: 2009ko otsailaren 24ko, maiatzaren 28ko eta uztailaren 28ko ohiko bilkuretakoak eta 2009ko apirilaren 7ko, maiatzaren 12ko eta ekainaren 23ko ezohiko bilkuretakoak.
- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko Aurrekontuaren Kontu Nagusia.
- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren eta programazioaren azterketari.
- Onartzea, egoki bada, Bixente Lasa Karrikaburu zinegotziaren (EA) izendapena, Orioko Udalaren 4. ordezkari gisa, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Batzar Nagusian.
- Baimena ematea, egoki bada, Orioko Udal Kanpineko taberna eta supermerkatu jarduera eskualdatzeko, kontzesio administratiboko erregimenean, Imanol Arruti Lazkanori.
- Eskariak eta galderak.