Omenaldia Euskal Herriko Surf Federazioak eta Gipuzkoako Surf Federazioak antolatu dute eta, bien izenean, Mikel Agote oriotarrak emango dio oroigarria Patxi Olideni, Euskal Herriko surfaren munduan 60ko hamarkadan hasita egindako lanagatik. Omenaldia 19:00etan izango da Herriko Plazan eta Patxiren lagun guztiak gonbidatuta daude.
Gipuzkoako Surf Federazioak honela arrazoitu du Patxi Danbilini egingo dioten omenaldia: Eskerrak eman nahi dizkiogu Patxiri, Euskal Herrian surf oholak egiten aitzindari izan zelako eta, horrekin, hemen surfa sustatzen lagundu zuelako. Hein batean, gaur egun Euskal Herrian surfa denaren haziak berak landatu zituen 60. hamarkada amaieran, eskuz eta inoren laguntzarik gabe, Itxastresna surf taulak egiten hasi zenean.
Patxiren argazkia Maialen Sarasuak egina da.