Azaroaren 5ean, asteazkenarekin, emango zaio hasiera ‘Euskaraz bizi-bizi’ jardunaldiari.
Lehenbiziko saioa hitzaldi bat izango da eta 19:00etan hasiko da Salatxo aretoan. Hizlaria Pello Jauregi EHUko irakaslea izango da eta emango duen hitzaldiaren izenburua honako hau da: ‘Portaeratik jarrerara: hizkuntza aldaketaren gakoak’. Pello Jauregiren jardunaren ardatza hiztunen motibazioa izango da. Horren inguruan arituko da 45-60 minutu inguru iraungo duen hitzaldian: talde eta norbanakoetan nola gertatzen diren hizkuntza aldaketak, zein baldintza behar diren aldaketa horiek gertatzeko, aldaketak egiteko motibazioa nola sustatu… Hitzaldiaren bukaeran, bertaratzen direnek aukera izango dute galderak egiteko.
Jon Agirresarobe euskara zinegotziak egingo du saioaren aurkezpena.