Petti musikariak kontzertua emango du Arraunetxen uztailaren 24an

Petti abeslari nafarrak kontzertua emango du Orion uztailaren 24an, ostiralarekin. Kontzertua 20:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan.

Kontzertua Udalak antolatu du udako programaren barruan. Aurreko asteko kontzertua bezala, Arraunetxen egingo da, jendearen arteko distantziak zaindu ahal izateko eta aforoarekin arazorik ez izateko.

Sarrerak 2 eurotan salduko dira eta aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean. 80 sarrera jarri dira salgai eta dagoeneko erosi daitezke.

Petti abeslari eta gitarrajole nafarra

Petti abeslaria Beran jaioa da eta ibilbide luzea du abeslari eta gitarrajole moduan. Batik-bat bakarka egin du bere ibilbidea, baina kolaborazioak ere egin izan ditu, Anarirekin, Txuma Murugarrenekin edota Rafa Ruedarekin.

Kontzertuan bere azken diskoko kantak abestuko ditu.