Pintaketa-lanetan ari dira herrian Udal Elkarteko enplegu-tailerreko langileak

Urola Kostako Udal Elkarteko enplegu tailerreko langileek pintaketa-lanak egingo dituzte datozen hilabeetan Orion. Maiatza bitartean egingo dituzte hainbat lan eskualdeko herrietan eta, tartean, Orion ere bai. Orion, Udalak hala eskatuta, errio ondoko begiratokietako aulkiak eta barandak pintatuko dituzte bereziki.

Dagoeneko hasita daude lanean eta egin dute lehendabiziko lana: N-634 errepidearen azpiko pasabidearen paretak pintatu dituzte, argazkian ikus daitekeen bezala.

urolakosta