PINTXO TXIKITEOA egingo da ostegunero Aste Santura bitartean

Aurten ere PINTXO TXIKITEOA egingo da Orion, ostegunetan, otsailaren 23an hasi eta Ostegun Santura arte.

Iaz bezala, Orioko tabernariak Udaleko ordezkariarekin elkartu eta ekimen hau martxan jartzea erabaki dute. Orioko Udalak txalotu eta eskertu egin nahi du tabernariek erakutsi duten gogoa eta prestutasuna.

Garai hotzak bizi ditugu, bai eguraldiari dagokionez eta baita egoera ekonomikoari erreparatuta ere. PINTXO TXIKITEOAren bidez, kalera irteteko aitzakia jarri nahi diegu herritarrei, herria girotu eta, bide batez, gure ostalaritza-zerbitzuak suspertzeko.

Bi eskaintza

Aurtengo PINTXO TXIKITEOAn bi motatako eskaintzak izango dira:

  • Taberna gehienetan eskaintza hau egingo dute: pintxoa + urteko ardoa / sagardoa / zuritoa edo muztioa = 1,50?
  • Beste batzuetan, berriz, ?nobedade? gisa, honakoa izango da eskaintza: pintxoa 0,50?tan izango da edozein kontsumizio egiten duen bezeroarentzat.

Parte-hartzaileak

PINTXO TXIKITEOAn 12 taberna hauek parte hartuko dute aurten: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Gure Txoko, Koasta, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua eta Tragoxka. Aurrerago, baliteke beste taberna batzuk ere sartzea.

Ohar terminologikoa

Beste euskal herrietan ere antolatzen dira horrelakoak eta, gehienetan, “pintxo poteoa” esaten zaio ekimenari. Orioko Udalak eta tabernariek nahiago izan dute PINTXO TXIKITEOA adierazpidea aukeratu, herrian tradizioz erabili izan diren moldeekin hobeto datorrelakoan.