Larunbatean egitekoa zen piragua irteera bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik.
Herrio natur taldeak antolatu izan du irteera hori, Udalaren laguntzarekin.
Herrio taldeak honako oharra argitaratu du gaiari buruz:
Larunbatean genuen piragua irteera bertan behera utzi behar izan genuen eguraldi txarragatik. Hala ere uda aurretik berriz antolatzen saiatuko gara. Eskerrik asko izena eman zenuten guztiei eta barkatu eragozpenak sortu badizkizuegu.