Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia plazan

Ostegunero programaren barruan, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da ostegunean, abuztuak 9, herriko plazan.

Abuztuko ostegun guztietan haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Udalak, bere udako programazioaren barruan.

Ostegun honetan pailazo emanaldia izango da, haur txikienei zuzenduta. Potxin eta Patxin pailazoak ezagunak dira Orioko haurrentzat, lehendik ere izanak baitira herrian. Beren ikuskizunean musika, malabareak eta mimoa nahasten dituzte, umoreari toki nagusia emanez.

Ikuskizuna herriko plazan izango da eta 19:30ean hasiko da.

Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian egingo da saioa.