Prestatu Kuadrillen Eguna!

San Nikolas jaiak ari dira hurreratzen eta aurten Kuadrillen Eguna indartu nahi du Festa batzordeak.

Kuadrillen Eguna abenduaren 7an izango da, asteazkenarekin, eta Festa batzordeak animatu egin nahi ditu herriko kuadrilla guztiak —zahar, heldu eta gazte— egun horretan parte hartzera, bakoitza bere kuadrillako blusa jantzita.

Blusa prestatu eta janzteko deia

Festari kolorea emateko, blusaren erabilera sustatu nahi du Festa batzordeak eta kuadrilla guztiak animatzen ditu blusa prestatu eta erabiltzera.