Arkupe elkarteak apirilaren 12 eta 13 jarriko dituen puzgarrien kokapena aldatu egin da.
Eguraldi ona eginez gero, Ikastola aurreko plazan jarriko dira, baina, txarra eginez gero, FRONTOIAN JARRIKO DIRA.
Ordutegia honako hau izango da bi egunetan: 10:30etik 13:30era, goizez; eta 16:30etik 19:30era, arratsaldez.
Tiketak
Puzgarrietan ibiltzeko tiketak doan banatuko dituzte, aldez aurretik, Arkupe elkarteko establezimenduetan. Bestela, erosi egin beharko dira, tokian bertan, bakoitza 0,30 euroko prezioan.