Raimundo Atxaren argazki-erakusketa kultur etxean

Pintore zarauztar baten ezizen artistikoa da Raimundo Atxa. Ramon Arantzabal da, berez, baina bere arte-lanerako Raimundo Atxa izena erabili du beti.

Raimundo Atxak Orion dauka pintura-estudioa eta lehen ere egin izan du erakusketaren bat herriko kultur etxean. Pintura-lanak egiten hasi zen; baina, azken aldian, argazkigintzan ere ari da, argazkiekin collageak-eta egiten.

Autopista azpiko grafitiak

Orioko Curriculuma Sortzen taldeak bultzatuta, autopista azpiko zutabeak margotu zituzten Orioko haurrek 2014an, herriko gaiak erabiliz. Raimundo Atxak argazkiak egin dizkie haurrek egindako irudiei eta horiek erakutsiko ditu GRAFFITI izeneko erakusketan. Guztira, 25 bat argazki dira erakutsiko dituenak.

Erakusketa urriaren 17tik 28ra izango da zabalik kultur etxeko areto nagusian, goizez eta arratsaldez: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.