Arkupe elkarteak antolatuta, Rocio feria izango da Orion apirilaren azken asteburuan. Arkupek iaz antolatu zuen festa hau aurreneko aldiz eta aurten berriro antolatzea erabaki du, Udalaren laguntzarekin.
Festa ostiralean hasiko da, apirilaren 27an. 20:00etan Semblante Rociero taldea arituko da plazan eta, ondoren, kalejira egingo du herriko kaleetan barrena.
Larunbatean, berriz, apirilaren 28an, hau izango da programa: 12:00etan Duende eta Gitanillas del alma taldeen emanaldia izango da plazan eta, ondoren, kalejira, Semblante Rociero taldeak girotuta. 17:00etan Zambra taldearen emanaldia izango da plazan eta, ondoren, Semblante Rocieroren kalejira.
Arkupek 200 euroko saria emango dio jantzi onenari eta herritarrei eskatzen die beren argazkiak igotzeko Facebook eta Instagramera