Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari-lanpostuaren deialdiko lehen azterketaren emaitzak publikatu ditu Udalak

Joan den ostiralean egin zen Karela kiroldegian Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko maila ertaineko teknikari-lanpostuaren deialdiko lehen azterketa, eta Udalak publiko egin ditu emaitzak.

Azterketa HAEE/IVAPek bideratu zuen eta test motakoa zen. Hauek dira testaren erantzun zuzenak:

Lehen azterketaren erantzun zuzenak (PDF)

Eta hauek dira azterketaren emaitzak:

Lehen azterketaren emaitzak. Iragarkia (PDF)

Erreklamazioak

Azterketak berrikusteko hiru laneguneko epea ematen du Udalak eta erreklamazioak egiteko, berriz, bi lanegunekoa, azterketa berrikusten den egunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, idatziz, epaimahaiaren presidenteari zuzenduta.