Aurreko urteetan bezala, Sahararen independentziaren aldeko ekitaldia egingo da udaletxean otsailaren 27an.
Sahararrek otsailaren 27an ospatzen dute urtero Saharar Errepublika aldarrikatu zuteneko urteurrena eta egun hori, nolabait, beren independentziaren aldeko eguna bilakatu da.
Aurtengo otsailaren 27an, larunbatarekin, ekitaldia egingo da Orioko udaletxean, udalbatzarraren aretoan, 11:00etan hasita. Ondoren, Mendebaldeko Sahararen bandera zintzilikatuko da udaletxeko balkoian, ikurrinarekin batera, eta gero Saharako herriaren ordezkariek eta Udalaren ordezkariek tea hartuko dute udalbatzarraren aretoan.
Ekitaldia Udalak eta Gueraraorio elkarteak antolatu dute, elkarlanean.