Aurreko urteetan bezala, Sahararen aldeko ekitaldia egingo da udaletxean otsailaren 27an.
Sahararrek otsailaren 27an ospatzen dute, urtero, Saharar Errepublika aldarrikatu zuteneko urteurrena eta egun hori, nolabait, beren independentziaren aldeko eguna bilakatu da.
Aurtengo otsailaren 27an, ostiralarekin, ekitaldia egingo da Orioko udaletxean, udalbatzarraren aretoan, 11:00etan hasita. Ondoren, Mendebaldeko Sahararen bandera zintzilikatuko da udaletxeko balkoian, ikurrinarekin batera, eta gero Saharako herriaren ordezkariek eta Orioko herriaren hainbat ordezkarik tea hartuko dute udalbatzarraren aretoan.
Ekitaldian Saharari buruzko dokumental labur hau ere ikusiko dute: