Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, otsailak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Honako gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2014ko urriaren 30ean egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2015eko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2015eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Santiago Etxeberria Irastortzak eta Carpintería Botaleku SA entitate merkantilak formulatzen duten hitzarmenari. Bai Santiago Etxeberria Irastortza eta bai Carpintería Botaleku SA entitate merkantila Orioko 19. arearen —Botaleku— exekuzio-unitatearen barruko lurren jabeak dira eta hitzarmena eremu hori kontzertazio sistemaren bidez gestionatzeko formulatu dute.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Iturbide kalean udal ludoteka bat egokitzeko obren proiektu teknikoa. Proiektua udal arkitektoak idatzi du, lanak kontrata bidez egingo dira eta exekuzio-aurrekontua 199.383,87 eurokoa da (gastu orokorrak, mozkin industriala eta BEZa barne).

6.- Onartzea, egoki bada, baldintza administratibo partikularren orria, Orioko Iturbide kalean udal ludoteka bat egokitzeko lanen exekuzioa kontratatzeko, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko bake-epaitegiko langile publikoek aurkeztutako mozioa. Mozioan uztailaren 4ko 8/2014 Errege Dekretuan ezarritakoaren kontra agertzen dira; errege dekretu horrek erregistratzaile merkantilen esku uzten du erregistro zibilaren gestioa.

8.- Onartzea, egoki bada, UEMAk aurkeztutako mozioa, euskaldunoi ezartzen zaizkigun oztopoak salatu eta euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko.

9.- Onartzea, egoki bada, aitorpen instituzional bat, datorren martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunari buruz.

10.- Eskariak eta galderak.