Salatxo abesbatzak kontzertua emango du larunbatean kiroldegian, 10. urteurrena ospatzeko

Orioko Salatxo abesbatzak hamar urte betetzen ditu aurten eta, hori ospatzeko, kontzertua emango du kantuzale eta lagun guztientzat Karela kiroldegian. Kontzertua Santa Zezilia egunez izango da, azaroaren 22an, larunbatarekin, eta gaueko hamarretan hasiko da.

Kontzerturako kanta bilduma berezia prestatu du Salatxok, pelikuletako musikan oinarrituta. Kontzertua, beraz, arina eta gustagarria izango da, eta oso kanta ezagunak abestuko dituzte: West Side Story, Singing in the Rain, Lehoi Erregea, Grease?

Abesbatzarekin batera musikari talde batek ere parte hartuko du kontzertuan: pianoan, Ester Azurmendi; baxuan, Joxe M. Larra