Salatxo eta Alboka abesbatzen kontzertua izango da abuztuaren 15ean Orioko kultur etxean

Orioko Salatxo abesbatzak eta Lasarte-Oriako Alboka abesbatzak kontzertu bateratua emango dute abuztuaren 15ean, asteazkenarekin. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta Orioko kultur etxeko areto nagusian izango da.

Kontzertuan, besteak beste, Bach, Schumann, Rossini, Bastida eta Bustoren abestiak kantatuko dituzte.

Salatxo eta Alboka abesbatzako kideak Norvegiara doaz abestera abuztuaren azkenaurreko astean, eta Norvegiako kontzertuetan abestuko dituzten kantak dira Orion eskainiko dituztenak

Salatxo abesbatza

SALATXO abesbatza Orion sortu zen 1993ko azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean. Denbora horretan kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian nahiz kanpoan (Lleida, Bartzelona, Errioxa, Frantziako Saint Ciers sur Gironde eta Italiako Orio Canavesen, esate baterako).

Musika estilo asko lantzen ditu SALATXO abesbatzak: polifonia, eta, horren barruan, musika erlijiosoa nahiz profanoa; baita nazioarteko folklorea ere, eta, bereziki, euskal folklorean sakontze lana egiten du.

Hasieran Marina Lertxundi Arizeta izan zuen zuzendari. Bera arduratu zen koralista guztien formazio musikala oinarritik sendotu eta sakontzen. 2001eko urtarriletik 2006ko apirila bitartean Idoia Azurmendi izan da zuzendaria eta Marinarekin hasitako bidean jarraitu eta sakondu du. 2006ko maiatzetik aurrera zuzendari berria du koruak, Igor Arroyo.

Alboka abesbatza

ALBOKA abesbatza Lasarte-Orian sortu zen 1988an. Lehiaketa garrantzitsutan parte hartu du (Ejea de los Caballeros, Aviles, Autol?) eta kontzertuak eman ditu, besteak beste, Donostian, Tolosan, Errioxan, Madrilen, Galizian, Mallorcan, Polonian, Txekian eta Frantzian.

Abesbatzak errepertorio zabala du. Euskal Herriko musika tradizionala lantzeaz gain, garai eta estilo desberdinetako autore askoren lanak abesten ditu: Saint-Sa