Salgai dago 36ko gerrari buruzko liburua

Urriaren 17tik aurrera dago salgai herriko liburu dendetan eta kultur etxean Iñaki Iturain oriotarrak idatzitako eta Udalak argitaratutako ‘Gerra bat barruan degula’ liburua. 10 eurotan salduko da.

Bost tokitan jarri da liburua salgai: Iturain estankoan, Ontza liburu dendan, Mahuka paper dendan, Amaia estankoan eta kultur etxean.

Liburuak herritarren istorioen bitartez kontatzen ditu 1936ko gerran gertatutakoak. Garai hartako argazkiz hornituta dago eta testua Iñaki Iturain Azpirozek idatzi du, herritar askorekin hitz egin eta haien testigantzak jaso eta gero. Diseinua Eva Garciak egin du. Guztira, 500 ale inprimatu dira.

Liburua Orioko Udalak argitaratu du, memoria historikoa lantzeko ahaleginaren barruan.