Uztailaren 1ean, San Pedro jaietako programaren barruan, Euskal Jaia antolatu dute herritar talde batek eta Udalak.
Egun horretan herri bazkaria egingo da plazan, 14:00etan hasita, Orioko soziedadeek prestatutako marmitakoarekin.
Menua honakoa izango da: marmitakoa, postrea, ogia eta edaria. Bazkalondoan herri kiroletan aritzeko aukera izango dute bazkaltiarrek.
Txartelak salgai daude dagoeneko eta hiru toki hauetan erosi daitezke: kultur etxean, turismo bulegoan eta kanpinean. Txartelaren prezioa 5 eurokoa da eta aldez aurretik erosi behar da.