Salgai daude txartelak Euskal Jai eguneko herri bazkaritarako

Uztailaren 1ean, San Pedro jaietako programaren barruan, Euskal Jaia antolatu dute herritar talde batek eta Udalak.

Egun horretan herri bazkaria egingo da plazan, 14:00etan hasita, Orioko soziedadeek prestatutako marmitakoarekin.

Menua honakoa izango da: marmitakoa, postrea, ogia eta edaria. Bazkalondoan herri kiroletan aritzeko aukera izango dute bazkaltiarrek.

Txartelak salgai daude dagoeneko eta hiru toki hauetan erosi daitezke: kultur etxean, turismo bulegoan eta kanpinean. Txartelaren prezioa 5 eurokoa da eta aldez aurretik erosi behar da.