San Pedro festak

Trafiko aldaketak

Udaltzaingoaren Oharra

San Pedro festetan Herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 28ko 16:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 1eko 08:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

? Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.

? Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.

? Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da. Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik