Datorren martxoaren 16an, astelehenarekin, bilera irekia egingo du festa batzordeak, San Pedro jaiak antolatzeko. Bilera kultur etxean izango da, 18:30ean hasita.
San Pedro jaiak antolatzeko lehenbiziko bilera izango da astelehenekoa eta Udalak dei egiten die herriko talde eta interesatu guztiei, bertara azaltzeko eta beren proposamenak agertzeko.