San Pedro jaiak antolatzeko bilera irekia egingo da maiatzaren 6an, asteazkenarekin

Datorren asteazkenean, maiatzak 6, bilera irekia egingo da kultur etxean, aurtengo San Pedro jaiak antolatzeko. Bilera 18:30ean hasiko da eta kultur etxeko bilera-gelan egingo da.

Aurreko bileretan zehaztu dira jaiei buruzko hainbat kontu; baina asteazkenekoan itxi egin nahi du Udalak festetako programa. Beraz, proposamenen bat daukatenek bertara azaldu besterik ez dute, bileran parte hartzera.