SANTA ZEZILIAKO EKITALDIAK

danbolin

Azaroak 20 asteazkenean, Santa Zezilia eguna dela eta (azaroak 22 ostiralean), Danbolin Musika Eskolako ikasleek, 17:00etan Orioko kaleetan zehar kalejira bat joko dute eta 19:00etan Oriko kultur etxean kontzertu bat eskeiniko dute.

 

 

 

Kalejiran musika eskolako txistulariak, trikitilariak eta panderojoleak, bertaratzen den ikasle eta guraso guztiekin batera, jendea herrian zehar ibiltzea izango dute helburu eta zenbait puntuetan geldirik egongo diren taldeak entzutera eramando dituzte. Kalejira 17:00etan musika eskolan hasiko da eta bertan pianojoleak entzungo ditugu, segidan kalejiran txistulari eta trikitilariekin batera Goxokiko parkeraino joan eta gitarra taldeak joko du, hemendik kalejiran ikastolako pergolara joan eta biolinak izango ditugu entzungai eta azkenik herriko plazan bandak emango dio amaiera kalejira honi.

 

Kultur etxean 19:00etan izango den kontzertuan berriz, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dugu. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute bertan.

 

Kontzertua amaitu ondoren, 2012-13 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango zaie.