Azaroak 22 larunbatean Santa Zezilia eguna da. Hori dela eta, Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi ekitaldi eskeiniko dituzte azaroak 19 asteazkenean: 17:00etan Orioko kaleetan zehar kalejira bat joko dute eta 19:00etan Orioko kultur etxean kontzertu bat eskeiniko dute.
Kalejiran musika eskolako txistulariek, trikitilariek, panderojoleek eta dantzariek bertaratzen den ikasle eta guraso guztiekin batera, jendea herrian zehar ibiltzea izango dute helburu eta zenbait puntuetan geldirik egongo diren taldeak entzutera eramango dituzte.
Salatxo aretoan 17:00etan pianojoleak entzungo ditugu hasteko, segidan kalejiran txistulari, trikitilari, panderojole eta dantzariekin batera kanpo fuboleko plazara joan eta gitarra taldeak joko du, hemendik kalejiran ikastolako plazara joan eta biolinak izango ditugu entzungai eta azkenik herriko plazan bandak emango dio amaiera kalejira honi.
Kultur etxean 19:00etan hasiko den kontzertuan berriz, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango digu. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute bertan.
Kontzertua amaitu ondoren, 2013-14 ikasturtean 1. eta 2. maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango zaie.