Errioaren inguruko hitzaldi-zikloa azken txanpan sartu zen asteazkenean, eta AZTI ikerketa zentroko ikertzaile eta Biologian doktore Esti Diaz izan zen Arraunetxen. Aurreko hiru saioetan historiaren ikuspegitik landu dute itsas ondarearen gaia, eta oraingoan, natura izan da abiapuntua.
Errioko animalia preziatu bezain misteriotsuaren inguruan mintzatu zen Diaz: aingiraren inguruan. Espezie europarra kudeatzeko nazioarteko erakundeetan egiten du lan Diazek eta, ikerketa ugari egin badira ere, gogora ekarri du haien arrautzarik oraindik ez dela aurkitu. Sargazoen itsasoan jaiotzen direla uste dute ikertzaileek eta, larbak direnean, milaka kilometro egiten dituztela, Europako ibaietara heltzeko, jada helduak direla; tartean, Oria ibaira. Ondoren, berriro itzultzen dira sorlekura, han ernaldu eta hiltzera.
Saioaren bideoa hemen ikus dezakezue osorik.