Ostiralean Jai programaren barruan, Zarauzko hainbat gaztek osatutako Skasti taldeak kontzertua emango du ostiral gauean, uztailak 21, 23:00etan hasita.
Skasti taldea sortu berria da eta Zarauzko gazte batzuek osatzen dute. Pop-rock musika egiten dute.
Hau izango da aurtengo Ostiralean Jai programaren hirugarren kontzertua. Programaren helburua ostiral gauetan giro goxoa sortzea da, musikaren eta euskararen inguruan.
Aurten bost taberna ari dira parte hartzen programan: Baraka, Salatxo, Kamel Ziani, Unar eta Kalakari.