Talai mendi elkarteak Luz Ardiden-era eski irteera

Urtero bezala Orioko Talai Mendi elkarteak aurten ere eski irteera antolatu du. Luz Ardiden eski estazio frantsesera joango dira martxoaren 1ean eta martxoaren 2an itzuliko dira. Irteera ordua larunbateko goizeko 5etan izango da. Dagoeneko autobus bat bete da eta joan nahiko luketenek otsailaren 22 arte dute izena emateko epea.

Eski irteera hau Talai Mendi elkarteak antolatua da eta Orioko Udaleko Gazteria Batzordeak ekitaldi hau diruz lagundu du. Partaide bakoitzari gastuen %25 ordainduko dio.