Enpresa Euskaraz Handitzen egitasmoaren barruan eskualdeko enpresa txikiei eta ekintzaileei bideratutako ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak.
Hiru egunetan, maiatzaren 8an hasita
Euskarazko testu eta mezu laburrak lantzeko ikastaroaren bidez, Urola Kostako enpresa txikiei lanean ohikoak dituzten testu eta mezu laburrak euskaraz idazteko erremintak emango zaizkie; testu mota desberdinak ezagutu eta idazteko aholkuak, Euskaltzaindiaren oinarrizko arauen lanketa, edota testuen egituraren azterketa.
Ikastaroa hiru egunetan burutuko da; maiatzaren 8an eta 22an, eta ekainaren 5ean. Saio guztiak 13:30etik 15:00etara bitartean izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.
Dagoeneko izena eman dezakete ikastaroan parte hartzeko interesa duten eskualdeko enpresa txiki zein ekintzaileek. Hiru bide dituzte horretarako; Udal Elkartearen webguneko formularioa beteta; posta elektroniko bidez (handitzen@urolakosta.eus helbidera mezua idatzita), edota telefonoz 943 890 808 zenbakira deituta.